OHIKO GALDERAK

PGL ibilgailuei buruzko ohiko galdeak

GASezko ibilgailuak gasez baino ez dabiltza?

Ez, izan ere, fuela ere erabiltzen dute. PGL ibilgailuek BiFuel (bierregai) izena hartzen dute, hain zuzen ere, GASez zein GASOLINAz erabiltzeko aukera dagoelako. Ibilgailuak beti dauka tanga bikoitza (gasolinazko jatorrizkoa eta PGL gehitutakoa). Hala, ibilgailuaren aginte paneleko botoia sakatuta, erregaiz aldatu daiteke. Hartara, une bakoitzean erabili nahi dugun erregaia ezartzeko aukera dago.

Eta ibilgailuan gabiltzan bitartean Autogas barik geratuko bagina?

Ibilgailuarekin jarraituko dugu. Tangako AutoGasa agortuko denean, gas mailaren adierazletik ateratako soinu-seinalea entzungo da. Horrekin, ibilgailua berehala gasolinaz ibiltzen hasiko dela jakinaraziko zaio gidariari. Gidariak adierazle horren botoi zentrala sakatu besterik ez du egin behar.

Istripuetan GASa arriskutsua da?

Ez da batere arriskutsua, talka eginez gero, tanga ohikoa baino askoz gogorragoa da. Horrela, oso zaila da tanga haustea. Suak hartuz gero, gasolinazkoa baino seguruagoa da, izan ere, presioa doitzeko balbulari esker, ez da inoiz tangaren barruko gainpresiorik egongo. Gasolinazko tangetan ezin da horrelakorik saihestu.

Autoak dakarren motorra aldatu behar da?

Ez dugu ezer aldatuko. Honetarako, ez da jatorrizko motorraren pieza bat ere aldatu behar. Beste barik, motorraren harreran beste hartune bat jartzen da, GASa zilindroetan sartu ahal izateko.

Nolako autoetan ipini daiteke PGLa?

Gasolinazko guztietan. Edozin markatan eta modelotan muntatu daiteke, betiere gasolinazko motorra badauka (gainera autoak 2000 baino geroago fabrikatuak izan behar dira).

PGLak motorraren bizitza laburtuko du?

Alderantziz, PGLa gasolinaren eskakizun guztiak betetzen ditu eta garbiagoa da. Hala, motorraren organoak gehiago zaintzen ditu.

Oraindik baduzu zalantzarik?

Deitu eta argituko dizkizugu.

 

  94 480 4290 / 659 016 143