Lanegunetan, asteburuan edo oporretan, beti ibiliko zara gustura Dacia Lodgy-k eskaintzen dizun leku zabal eta erosoarekin.

Praktikoa da, benetako 7 jarleku* eskaintzen ditu eta gauzak gordetzeko lekuak ondo pentsatuta dauzka.

Hirugarren lerroko bidaiariak ere erosoko sentituko dira sabai azpiko garaiera erosoari eta belaunaurreko espazio ezin handiagoari esker.

Oso egokia da 1,80 metro baino altuagoa den zuen seme-alabetako batek atzealdean joanda ere paisaia gustura ikusten bidaiatzeko.

Atzealdean, hegazkinetakoen moduko bi mahai tolesgarri* daude, gidariarentzako beso euskarria eta aurrealdeko bidaiariarentzako gauzak gordetzeko sare osagarria* ditu, erosotasun handiagoa emate aldera.

Erdiko aurrealde berriaren akaberak Kromo Satinatuan eginda daude eta tapizeria berri berezia dauka. Horrela, ukitu dotore baina soila eskaintzen dio autoari.

Eta, jakina, Dacia Lodgy-k zure segurtasuna zaintzen du:

SAFEri (larrialdiko balaztarako laguntzari) lotuta dagoen ABS sistema, 4 airbag, ESC (egonkortasuna kontrolatzeko sistema) eta Isofix sistema umeen aulkia erraz ipintzeko.

Horrek guzti horrek senideak alaitsu eta aldarte onean eramaten lagunduko dizu.

 

EURO 6 Motorizazioak

1.6 100 PGL

MOTORRA

Abiadura kutxa mota: 5V Eskukoa

Motor kodea: H4M

Erregaia: Gasolina / PGL

Zilindrada (cm3) 1598

Kalibratua x Ibiltartea (mm) 78 x 83,6

Zilindro kopurua / balbulak 4 / 8

Erlazio bolumetrikoa 10,7

Gehieneko potentzia:

kW CEE (cv DIN75 (102)

Gehieneko potentziaren erregimena:

(gpe) 5500

Gehieneko bikotea:

Nm CEE (Nm) 156

Gehieneko bikotearen erregimena:

(gbe) 4000

Injekzio mota: puntu askotarikoa