Nor Gara

LEIOA BERRI AUTO S.L.

1999an, bazkideek bazuten Renaulten Bilboko kontzesionarioa den Bilbo Berri Auto SL, baina Leioa Berri Auto SL eratzea erabaki zuten, Uribe Kostako eskualde osoari zerbitzua eskaintzeko asmoz, izan ere, eskualde honetako kontzesionarioak porrot egin eta itxita geratu zen.

2002an eta sarea berregituratzearen ondorioz, bazkideak Leioa Berri Auto SLren buru geratu ziren, Renault marka eskualdean lehen baino gehiago zabaltzen ahalegintzeko, porrotaren ondorioz markaren irudia oso kaltetuta geratu zelako.

Merkatuak eta markak eskatutakoari erantzuteko kalitate eta ingurumeneko saila sortu zen. Hala, ISO 14001 (Ingurumena) eta ISO 9001 (Kalitatea) ziurtagiriak lortu genituen eta oraindik ere badauzkagu.

hasi ginen interneten agertzen, gure lehenengo webgunearen bidez. Zenbait urte geroago 7 webgune dauzkagu, zerbitzu bakoitzeko bat (Renault eta Dacia kontzesionarioak, Aukerako Autoa, RentaCar, AutoGas, Ibilgailu elektrikoak, Karabaning-agehi enpresarena. Gainera, marketin taldea daukagu, 3 kidez osatua, webguneetara erraz eta naturaltasunez sartzeko hobekuntzak egiten dituztenak.

2010ean enpresa ekonomikoki eta profesionalki sendotuta zegoen eta zuzendaritza berriak, gazteago eta dinamikoagoa zena, hazkundearen aldeko hautua egin zuen eta RentaCar (ibilgailuen alokairu zerbitzua) abian jarri zuen. Gaur egun, 45 ibilgailuz osatuta dago (industrialak eta turismoak barne hartuta).

2011n, PGL (Petrolio Gas likidotuko) instalakuntzen teknikari homologatu bilakatu ginen eta, gainera, Repsolekin batera, gure instalakuntzetan hornigailu bat ipini genuen gure bezeroen esku, motorrak PGL gasezkoak izateko laguntza emateko.

2015ean negozioaren dibertsifikazioarekin jarraitzea erabaki genuen eta karabanak zein autokarabanak konpontzeari ekin genion. Gure jarduera garatzeko asmoz, hainbat alorretan inbertitu behar izan genuen: instalakuntzak eta langile kopurua handitzea, hezetasunetarako kamera termografikoa bezalako tresna bereziak erostea, etab. Eta lan taldea trebatu genuen, jorratzen ditugun arlo guztietan goi mailako zerbitzuak eskaini ahal izateko: gasa, elektrizitatea, elektronika, osagarriak, estaldurak, dutxak, komunontziak, sukaldeak, hozkailuak, telebista, GPSa, etab.

2016an salto kualitatibo oso garrantzitsua egin genuen enpresan, mugikortasun iraunkorraren eremuan sartu ginenean. Jarduera hori burutzeko Zamudioko Parke Teknologikoan instalatu ginen eta mugikortasun alorreko teknologia berrietara moldatzen hasi ginen: auto elektrikoa, karga ekipoak, energia berriztagarriak, kargaren kudeaketa, etab.

Gure moduan, ibilgailu elektrikoaren alde egiten duen edozein enpresari aholkua emateko zein zerbitzua eskaintzeko behar besteko esperientzia eta ezagutza baditugu.

Enpresa honek ingurumenarekiko duen kontzientziazioa nabarmena da eta 16 auto elektriko dauzkagu ordezko piezak banatzeko eta bezeroak eramateko, sailburuen enpresako auto gisa eta RentaCar zerbitzuan. Halaber, hala gura duten beharginek Renault Twizys erabili dezakete lantokira joateko eta enpresak doan kargatzen die (elektrizitatez) autoa.

2017an gure enpresa-ikuspegi iraunkorrari eutsi diogu, eguzki plakak eta baterietan biltzeko instalakuntza bat ipini dugu, ordenagailu bitartez kulunkatzeko sistema batez hornituta. Horrela, kontratutako potentzia handitu barik, gure auto elektrikoetarako 4 kargagailu arin elikatzen lagunduko digu.

Iraunkortasunaren aldeko hautua egiteaz gain, gure enpresaren ikusmoldeak NER (Harremanetarako Ingurune Berria) deritzon eredua hartu du oinarri gisa eta inguruko hornitzaileekiko harremanak sustatzen ditu. Hala, inguruko hornitzaileei erosteari eman zaio lehentasuna, prezioari eman beharrean, guztion aberastasunaren iturri gisa.